Rosa Martínez
martes, 3 de octubre de 2023
Noraren Sekretua Antzuolako Torresoroa aretoan.
lunes, 23 de enero de 2023
Zer
aurkituko du Kotxepinera zure ikuskizuna ikustera hurbiltzen denak?
Larunbatean
Erreka Mari txotxongilo antzezlana ikustera hurbilduko direnak istorio polit
bat bizi ahal izateko aukera izango dute. Protagonista Erreka Mari lamina
da.
“Euskal mitologiako pertsonaia ezaguna da lamina. Baina ezberdina izate hutsagatik baztertu egiten dute herritarrek. Testuinguru horretan bizi dute Erreka Marik eta Martinek haien maitasun istorioa. Zailtasunez beteriko maitasun istorioa, umorez eta samurtasunez kontatuta.”
- Nondik dator lan honen ideia?
Erreka
Mari, azken lamina Txotxongillo
Taldeak sortu zuen, eta Enkarni Genuak idatzitako istorioan
dago oinarrituta. Produkzioa elkarrekin egin genuen, eta
Genuak zuzendu ninduen.
Istorio
polit hau taularatzea proposatu nindutenean saio bat ikustera joan nintzen, ba
harrituta geratu nintzen neska-mutilen erantzunarekin, guztiz liluraturik eta
sartuta bait zeuden istorioan; gaur egun
berdin gertatzen da, eta taularatzen dudan bakoitzean hunkituta gelditzen naiz sentiberatasun
fina bait dario antzezlan honi.
- Ze balio
landu nahi dituzue?
Maitasuna, ingurumena
zaintzea eta pertsonak begirunez tratatzea izango lirateke, besteak beste,
landu nahi ditugun balioak.
Ezin aipatu, ezberdina izateagatik baztertzen dutela herritar batzuek Erreka Mari lamina.
“Ba ote liteke Euskal Herrian oraindik laminak bizi izatea? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrekin ezkutatuz joan ziren laminak. Baina ez larritu. Bat gelditzen zaigu eta bere istorioa kontatuko dizuegu.” Honela hasten da obra. Erreka Mariren historia sotila da, sentimental samarra, gazi-gezatxoa, bukaera ez du oso zoriontsua baina ezta tristea ere, bizitza bezain itxaropentsua bait da.
Eta horrela
amaitzen da obra:
“(…)Horregatik
lagunok, mendira joaten bazarete, eta erreka txiki bat aurkitzen baduzue,
zaindu, beharbada, beharbada hortxe bizi da Erreka Mari. Erreka Mari. Euskal
Herriko azken lamina.”
https://begitu.eus/lemoa/1663233317651-erreka-mari-txotxongilo-ikuskizuna-egongo-da-ikusgai-lemoan
martes, 18 de octubre de 2022
Etxean Goxo
Arriagako gizarte etxean. Vitoria-Gasteiz
- Teatro de marionetas: Etxean Goxo en el centro cívico de Arriaga
- 2022/10/16
Ikuskizun jostagarri honen protagonista arratoi arrunt bat da, izenik gabekoa, etxe baten epelean bizi nahi duena. Abentura itzelak biziko ditu, eta pertsonai asko aurkituko ditu bidean: Alai txakur jostalari eta dotorea, Clementina dendari fina eta Sir Arthur lehoia, zirko bateko izar ausarta dena. Zeintzuk abentura biziko ditu arratoi gogotsu honek, ametsak egia bihurtu arte? Maitasuna denontzat dago munduan, arratoi txiki batentzat ere bai.
---
16/10/2022
lunes, 19 de septiembre de 2022
viernes, 6 de noviembre de 2020
NORAREN SEKRETUA txotxongilo antzezlana
NORAREN SEKRETUA txotxongilo antzezlana
Bilboko Campos Elíseos Antzokian ( Kupula Aretoan).
Azaroak 8, igandea12:30ean
Noraren Sekretua ( El Secreto de Nora) teatro de títeres
Domingo 8 de Noviembre a las 12:30 h. en la Sala Cúpula del Teatro Campos Elíseos de Bilbao.
Nora neskatila atsegina, alaia eta bihotz handikoa da. Bere eguneroko bizitza lasaia eta xaloa bere amama Maritxurekin eta Aingeru bere lagun leialarekin igarotzen du. Amamarekin bizi da gurasoak atzerrira joan direlako lan aukera hobeagoak lortu nahian. Aingeru lagun ameslari hutsa eta txoriburua izateaz gain Noraren ikaskidea da, eta jokoak eta abenturak konpartitzen dituzte.
Bere bizitza guztiz aldatuko da Gotzon ikaskide berria agertzen denean. Harroa, maltzurra eta fanfarroia den Gotzon mutilak Noraren mundu baketsua hankaz gora jarriko du.
Zoritxarrez Nora egoera latz horri bakarrik aurre egiten saiatuko da, zenbait jazarpen egoera normaltzat hartuko du eta bere oinazea laguntza eman ahal diotenei kontatu beharrean, ezkutuan gordeko du.Baina sekretuek zenbat eta ezkutuago gorde nahi, orduan eta gehiago bilatuko dute agerian geratzea. Eta Norak isilean gordetzea ez dela arazoen irtenbidea ikasiko du.
---
Nora es una niña simpática, alegre y generosa. Su vida transcurre apacible y cordial junto a su abuela (con la que vive porque sus padres se han ido temporalmente al extranjero en busca de mejores oportunidades laborales) y su amigo y compañero de clase Aingeru, un chico atolondrado y soñador, cómplice de juegos y aventuras.
Su vida da un giro radical cuando aparece en escena Gotzon, el nuevo compañero de clase, arrogante, insidioso y fanfarrón que trastoca el apacible mundo de Nora. Ella intenta lidiar sola con su insolente acosador, incluso lo asume como algo “normal” en su día a día y oculta su sufrimiento a aquellos que la podrían ayudar. Claro que los secretos, cuanto más los intentas esconder, más tenaces se vuelven en busca de la luz... y Nora aprenderá que el silencio nunca es la solución.
Esta obra trata de reflejar la problemática del acoso escolar de una manera “asequible y amable”, pero sin dejar de incidir en la preocupación y rechazo que estas conductas reprobables despiertan en nuestra sociedad.
El Secreto de Nora es una obra de teatro con títeres de mesa, es decir, los títeres actúan sobre una superficie alta y son manipulados por un comando desde la nuca; están hechos de tela por fuera y de madera por dentro. La historia se acompaña de una banda sonora original en la que las canciones son interpretadas en directo.
Aunque el público al que va dirigida abarca un amplio rango de edades, consideramos más adecuadas aquellas comprendidas entre los 5 y 9 años de edad.