lunes, 23 de enero de 2023


 Zer aurkituko du Kotxepinera zure ikuskizuna ikustera hurbiltzen denak? 

Larunbatean Erreka Mari txotxongilo antzezlana ikustera hurbilduko direnak istorio polit bat bizi ahal izateko aukera izango dute. Protagonista Erreka Mari  lamina da.

“Euskal mitologiako pertsonaia ezaguna da lamina. Baina ezberdina izate hutsagatik baztertu egiten dute herritarrek. Testuinguru horretan bizi dute Erreka Marik eta Martinek haien maitasun istorioa. Zailtasunez beteriko maitasun istorioa, umorez eta samurtasunez kontatuta.”

- Nondik dator lan honen ideia?

 Erreka Mari, azken lamina Txotxongillo Taldeak sortu zuen, eta Enkarni Genuak idatzitako istorioan dago oinarrituta. Produkzioa elkarrekin egin genuen, eta Genuak zuzendu ninduen.

Istorio polit hau taularatzea proposatu nindutenean saio bat ikustera joan nintzen, ba harrituta geratu nintzen neska-mutilen erantzunarekin, guztiz liluraturik eta sartuta bait zeuden  istorioan; gaur egun berdin gertatzen da, eta taularatzen dudan bakoitzean hunkituta gelditzen naiz sentiberatasun fina bait dario antzezlan honi.

 

 - Ze balio landu nahi dituzue?

Maitasuna, ingurumena zaintzea eta pertsonak begirunez tratatzea izango lirateke, besteak beste, landu nahi ditugun balioak.

Ezin aipatu, ezberdina izateagatik baztertzen dutela herritar batzuek Erreka Mari lamina.

“Ba ote liteke Euskal Herrian oraindik laminak bizi izatea? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrekin ezkutatuz  joan ziren laminak. Baina ez larritu. Bat gelditzen zaigu eta bere istorioa kontatuko dizuegu.” Honela hasten da obra.  Erreka Mariren historia sotila da, sentimental samarra, gazi-gezatxoa, bukaera ez du oso zoriontsua baina ezta tristea ere, bizitza bezain itxaropentsua bait da.

Eta horrela amaitzen da obra:

        “(…)Horregatik lagunok, mendira joaten bazarete, eta erreka txiki bat aurkitzen baduzue, zaindu, beharbada, beharbada hortxe bizi da Erreka Mari. Erreka Mari. Euskal Herriko azken lamina.”

https://begitu.eus/lemoa/1663233317651-erreka-mari-txotxongilo-ikuskizuna-egongo-da-ikusgai-lemoan



No hay comentarios:

Publicar un comentario